XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errauts piloak


On traverse avec un treisaillement
ce que les ocultistes apellent des
paysages dangereux

ANDRE BRETON


BESTE bi lagunengandik apur bat apartatu eta
bi aldeetara so egin ondoren
semaforo gorriarekin gurutzatu du
kalea.
Bat-batean auto aparkatu batzuren leihotik (paisanozko poliziak)
harmak atera dituzte eta, begiratu dien unean, tiroka hasi zaizkio.
Gerritik pistola atera eta kalean behera arineketan hasi da
gatilua sei zazpi aldiz sakatuz etxe ilada biek zeruari uzten dioten zatiruntz.
Jendea izuturik apartatzen da ateetan barrura, ez du ikusten lagunik,
eta irtenbiderik gabeko atarira sartu bildurrez segitu du nora ez dakiela.
Ezkerraldera zabaldu zaion kale hestua hartu eta korrika dator,
poliziak atzetik bait ditu, haien aginduak eta maradikazioak aditzen ditu.
Arnasestuka dator horma luzeko kalean behera, eta mina du saihespean,
bareak heldu dio, eta kalea izugarri luzea egiten zaio.
Tiro hotsak entzuten dira, baina geroago eta hurrinago,